MECANIZADOS MANDRINADOS MANCISIDOR
Zerbitzu Integrala
Mecanizados Mandrinados Mancisidor lantegiaren jarduera, dimentsio ertain-handiko pieza metalikoen mekanizazio zerbitzu oso edo integral bat eskaintzea da.
Elgoibarko Lerun industrigunean kokaturik gaude. Gure enpresan behe planoko piezak egiteko behar den sortze prozesu osoa kudeatzen dugu, hau da, galdaragintzatik hasi eta artezketara arte, tratamenduen erabilera, bibrazio bidezko egonkortasuna, tridimentsionala, pintura…
Eskaintzen dugun kalitate goreneko zerbitzu integral bati esker, lau metroko luzera eta zazpi tonara arteko dimentsioa duten era guztietako metalezko piezak mekanizatzen ditugu.
Mandrinatze zehatzean adituak izateaz gain, Mecanizados Mandrinados Mancisidor, S.L-en, bulego tekniko eta muntaketa zerbitzu trebatua ere badaukagu.
Gure lana aurrera ateratzeko, urteetan ondo gaitutako gizatalde aditu bat daukagu, gaur egungo merkatuak duen exijentzia mailari ondo erantzuteko prest dagoena. Gure helburua bezeroari kalitaterik eta zerbitzurik gorena eskaintzea da, bezero horien bitartez, Makina-erreminta, Zientzia eta Aeronautika sektoreetara iristen baikara.
MECANIZADOS MANDRINADOS DE PRECISIÓN
Zehaztasun handiko zerbitzua
Mendaroko Esser industrigunean kokatua, gure lantegiak mekanizazio arloan zehaztasun handiko lanak egiteko gaitasuna dauka 0,002 eta 0,005 milimetro bitarteko kontzentrizitate eta geometria emaitzekin.
Mandrinatze zehatzean adituak izateaz gain, Mecanizados Mandrinados de Precisión, S.L-en urteetan trebatutako gizatalde aditu bat daukagu eta atmosfera kontrolatuan kokatutako punteadora zehatzak ditugu. Bi faktore hauen bidez, zehaztasun handiko mekanizazioan akaberarik onenak lortzen ditugu, eta honek, sektoreko erreferente izatera bultzatzen gaitu gero eta exijentzia maila altuagoa eskatzen duen merkatu honetan.
Gure helburua bezeroari kalitaterik eta zerbitzurik gorena eskaintzea da, bezero horien bitartez, Makina-erreminta, Zientzia eta Aeronautika sektoreetara iristen baikara.