Polígono Industrial Lerun, 2 20870 ELGOIBAR (GIPUZKOA)
943743055
mancisidorsl@mancisidorsl.com

Nortzuk Gara

Historia

Mecanizados Mandrinados Mancisidor, S.L.-ren ibilbidea 1988. urtean hasten da, piezen mekanizaziora dedikatzen den familiarteko enpresa txiki baten sorrerarekin.

Urteak joan ahala, enpresa era adierazgarri batean aldatu da, instalazioak hobetuz eta baliabideak gehituz (giza baliabide nahiz teknikoak) dimentsio ertain eta handiko edozein piezen (lau metroko luzera eta zazpi tonako neurrietara arte) mekanizazio zerbitzu oso bat eskaintzera arte.

Mekanizazio piezen akabera gero eta zehatzagoa eskatzen zuen merkatuak, eta eskaera horri erantzunez, sortu zen 2007. urtean Mecanizados Mandrinados de Precisión, S.L.

Hogeita hamar langile baino gehiago ditugu, gaur egun, zehaztasun handiko mekanizazioan jarduteko talde kualifikatua daukagu eta atmosfera kontrolatuan kokatutako puntako makineriaz hornitzen gara. Bi faktore hauen eraginez, zehaztasun handiko mekanizazioan akaberarik onenak lortzen ditugu, eta honek, sektoreko erreferente izatera bultzatzen gaitu gero eta exijentzia maila altuagoa eskatzen duen merkatu honetan.

Kargudunak

Kudeatzailea: Iñaki Mancisidor

Produkzioaren Arduraduna: Alex Arrizubieta

Prozesuen Arduraduna: Iker Tapia

Administrazioa: María Jesús Mancisidor